Epe finkoko gordailu

Epe finkoko gordailua finantza-eragiketa bat da. Eragiketa horretan, finantza-erakunde batek, eskudirutan edo espezietan diru-baliabide jakin batzuk mantentzearen truke, errentagarritasun finkoa edo aldakorra ematen du. Epe finkokoa dela esaten da, inbertsioa ibilgetuta geratuko den aldia hasieran zehazten delako: urtebete, hiru hilabete, hilabete... Epe hori bukatzean, inbertsioa egin duenak dirua atera dezake; dela diru guztia, dela zati bat.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search